Emily Smith-ek irlandarrak gogoan
Benetan begikoa izan da Emily Smith gaurkoan Bilbaoko Euskalduna Jauregian. Oso kontzertu ona eman du eta hasteko, gainera, Irlandako kanta bat eskaini digu. Geroago, kontzertuan zehar, irlandesak ote zeuden galdetu du eta baten batek altxatu du besoa. Eskozia eta Irlandako folk musika sustatzeko balio dute horrelako kontzertuek. Hunkigarria Emilyren ahotsa eta zinez ondo lagunduta egon da Jamie McClennan bibolina jotzen eta Steve Byrne kitarrajole edinburgotarra alboan. Jendeak txalotu egin ditu McClennan-ek egindako bibolin soinuak eta denok eman ditugu momentu alaiak Euskalduna barruan. Martxoan, gogoratu Mary Black etorriko zaigula. Irlandes eta euskaldunok ezin dugu hutsik egin egun horretan.Argazkietan Emily Smith daukazue CDak sinatzen eta bestean Jamie McClennan bibolinjole newzelandarra eta Steve Byrne eskoziarra.
Urtarrilaren 26an Cara elkarteak batzar nagusia egin du Erandioko udaletxean. Batzarrean honako partaideak egon dira: Rocco Caira, Mikel Arieta-Araunabeña, Oscar Rekalde, Eoin McGirr, Clara Donohue, M. Francia Iñiguez, Teresa Ripoll, Imanol Lara, Mella O'Connor, Manu D. Falagan, Ane de Beristain, Birjinia Lara, Mervyn Henderson eta emaztekia, Seámus Pálás eta Erandioko mutila.
Hona hemen 80×15 tamainako zenbait irudi edo ikono, guri laguntzeko sortuak izan direnak. Kontua erraza da. Baldine eta zibergune bat badaukazu, horietako ikonotxo bat jartzeko eskatzen dizugu. Horren bidez, harro sentituko zara Irlanda eta Euskal Herriaren arteko harremanak sustatzeko seinale baitira irudiak. Gorde zure zerbitzarian eta ipini lotura gure ziberguneari, hots,




