'TEKNOLOGIA [eu]' kategoriako artxiboa

Blogak 2.0: web semantikoa eta blogak aztergai

Friday, March 31st, 2006

Gero eta egun gutxiago geratzen dira Blogak 2.0 jardunaldia has dadin; zehazki, apirilaren 6an, Deustuko Unibertsitatean izango da. Dagoeneko hizlarien zerrenda eginda ageri da eta 250 partehartzaile inguru bilduko omen dira Deustura blog eta web semantikoari buruz gogoeta egiteko asmoz. Partehartzaileen artean Alberto Sánchez, Joseba Abaitua, Ricardo Ibarra eta Lontzo Sainz adiskideak agurtzeko aukera edukiko [...]

Podcastak, ahotsez eta eskuz eginda

Wednesday, March 22nd, 2006

Podcastak egiteko ez da beharrezkoa programa asko erabiltzea. Honetan hasi nintzenean, erderaz eta orain 10 hilabete , Audacity, iPodder eta EasyPodcast programak erabiltzen hasi nintzen; baina denboraren poderioz, batekin nahikoa dela konturatzen zara. Azken buruan, EasyPodcast programak xml dokumentua sortzeko baino ez baitu balio. Badakikezuenez, XML dokumentuak eskuz egiten dira askotan, kodea kontrolatu nahirik (kodea [...]

Plucker, nabigatzaile mobila

Tuesday, January 31st, 2006

Plucker nabigatzailea kode irekikoa da; beraz, edonork doan eta libreki erabil dezakeen aplikazioa, PDA edo antzeko ordenagailu txiki bat edukiz gero baliatu ahal izateko. Offline, hau da, Internet-ekiko konexiorik ez daukagunean ziberguneak ikusteko aukera ematen digu.
Plucker nabigatzailea Palm Sistema Eragilea duten eskuko ordenagailuetan erabiltzen da. Hortaz, Palm OS® 2.0.4 bertsioa edo altuagoa eduki behar [...]

Visu-n, galdetegiak guztion eskura

Sunday, January 8th, 2006

Web semantikoan Vizu bezalako guneak beharko ditugu eta ziberdemokrazian ere noizbait gure botoak gune honetan ematen diren antzerakoak izango omen dira. Asmoa oso sinplea eta ondo burutua da: galdetegiak guztion eskura jartzea eta herritarren iritziak jaso ahal izatea modu errazean Internet-en bidez.
Bertan erabiltzailea naiz ikusteko zer-nolako sistema den, eta esan dezaket oso atsegin dudala [...]

Google Earth, mundua eskueran

Wednesday, October 26th, 2005

Google Earth atera zutenetik asko dira sor eta lor geratu direnak ikusten dutenarekin. Aplikazioa ikusgarria da, benetan. Deskargatzeko, http://earth.google.com helbidera joan behar duzue eta Windows ordenagailuan deskargatu hamaika mega eta erdiko pisua daukan programa. Gero, gozatu satelite bidezko panoramekin. Ea Julito Iglesiasek Miamin daukan etxea topatzeko gauza zareten. Igeritoki ederra dauka eta itsasertzean dago. Pista [...]

Frantziako agintariek Skype debekatu dute ikerkuntzan

Tuesday, October 18th, 2005

Shell Security zibergunean irakurri dut Estatu frantsesak ikerlariei Skype erabiltzea debekatu diela. Azkarrak izan dira agintari frantsesak, azken buruan, Skype kode itxikoa da eta ikerkuntzen sekretua kolokan gera daiteke programa hori erabiliz gero. Skypek ez du protokolo publikorik erabiltzen eta beraz, kontuz ibili behar da ikerlanetan. P2P sareak ere debekatu dituzte Frantziako unibertsitateetan, albiste berean [...]

Inquisitor, Ajax mintzairazko bilatzailea

Monday, October 17th, 2005

Ajax teknologiaren gauzatzea bilatzaile batean ikusteko Inquisitor zer den konturatzea da onena. Ajax-ek Javascript mintzairaren ernazimendua dakarkigu, oraingo honetan XHTML eta XMLrekin indarberriturik. Egizu bilaketa Inquisitor aplikazioan eta Ajax-en arintasuna ikusiko duzu. GMail erabiltzen baduzu ez zara harrituko, baina Hotmail eta horrelako eposta zerbitzuak erabiltzen dituztenentzat ziur ikusgarria dela. Letra bi sartu eta berehala hasten [...]

VoIP bidez, deiak euro baten truk

Saturday, September 10th, 2005

VoIP protokoloaren arrakastak luze joko omen du. Dagoeneko asko gara erabiltzaileok, munduko hainbat herrialdetako lagunen telefono finkoetara ia doan deitzen dugunok. Eta ez da zeharo doanekoa, euro baten truk egiten dugulako. Hala ere, azken egunetan eta sisteman sartzen diren berrientzat zerbitzua lau eurotan garestitu da, orain 5 euroko kopurua ipini behar baita zerbitzu bikain hau [...]

Mark Shuttleworth Miñaoko Teknologi Elkartegian

Sunday, September 4th, 2005

Urriaren 6an Mark Shuttleworth gazte ospetsua datorkigu Hego Afrikatik Ubuntu proiektuaz berba egitera. Mintzaldia Miñaoko Teknologi Elkartegian emango du. SPRIk eta EnpresaDigitala.Net-ek antolatu dute jardunaldia eta goizeko 12.00etatik eguerdiko 13.30eta iraungo du. Sarrera doanekoa da eta bertaratzeko asmotan zaudetenok egizu klik lotura honetan apuntatu egiteko. Ez dakizuenontzat nor den Mark, hona hemen Enpresa Digitalak dakarren [...]

Internetekiko konexioak Hego Euskal Herrian, etxeen ia %50ean

Sunday, June 12th, 2005

Estadistika deritzon kategorian sartzeko moduko albistea da ondorengoa. Gaurko Deia egunkarian irakurri berri dut informazioa eta poztu egin naiz. Albistea gaztelaniaz zegoen eta Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxek egindako ikerketa bat aipatzen du. Ikerketa horren arabera Hegoaldeko lau herrialdeetako etxeen ehuneko 49an Internetekiko konexioa dago. Ehuneko hori 7 puntu altuagoa da 2004ko bigarren hiruhilabetekoarekiko kopuruarekin [...]

Comic Life, argazkiak komiki bihurtuz

Saturday, June 11th, 2005

Macintosh sistema eragilearen erabiltzaileek programa polita dute jada argazkiekin komikiak egin ahal izateko. Comic Life deritzon programak oso interfaze sinplea eta ahaltsua dauka norberak egindako argazkiak tratatzeko eta komikia sortu ahal izateko. Plasq.com guneak Apple-ren diseinu saria irabazi du 2005. urte honetan Comic Life-ren bidez. Gure kominikigileek orain badute beste erreminta bat argazkiak iragazkiekin era [...]

Reflex txikerra eta ekonomikoa: Pentax IST DL

Saturday, June 11th, 2005

Merkaturatu berria da Pentax reflex erdiprofesionala, IST DL nomeklatura daukana. Oso argazki kamera txikia da kontutan hartzen badugu reflex modukoa dela: 12,5×9,25×6,5 cm. Sentsorea 6 milioi pixelekoa da eta dolarretan 700-800 inguru eskatu ohi dute salmentaguneetan kamera honen truk. Europan, 18-55 milimetroko objektiboa barne, 999 eurotan saltzen da. Oso kamera interesgarria Digital Photography Review gunean, [...]

Apple Intelen arkitekturaren alde

Monday, June 6th, 2005

Albistea Barrapunto-n eta News.com gunean irakur daiteke, gaztelaniaz zein ingelesez hurrenez hurren. Datozen urteetan, Apple-k IBMren kasu egite urria dela-eta, Intel arkitekturara pasatzea erabaki omen du. Albiste txarra batzuentzat, ona beste erabiltzaile zenbaitentzat. G5 berrietan, izan ere, Power PC arkitektura erabili beharrean, IBMk kontsolen alde egiten duela apostua ulertuta, Apple-k Intel enpresaren alde egingo du [...]

Ia mila hiztegi eskuragai

Saturday, June 4th, 2005

Itzulpengintzak ez du mugarik gaur egun Internet komunikatzeko kanal ezin hobea delako. Itzultzeko erremintak oso lagungarriak dira, onlineko hiztegiak bezala. Oraingo honetan, aspaldidanik nik erabiltzen dudan Onelook ekarri nahi dut lerro hauetara. Onelook hiztegi-biltegi itzela da hitzen korrespondentziak eta esangurak bilatu ahal izateko. Ingelesezko hiztegi guztiak ikus eta kontsulta daitezke, gaurko egunean 112 izanik Shakespeare [...]

Onlineko itzulpen zerbitzuak

Saturday, June 4th, 2005

Hizkuntzen arteko itzulpenak egiteko, badira zenbait gune nahiko interesgarriak izan daitezkeenak. Nik Internet arakatutakoan honako hauek topatu ditut. Dena den, ezagutu behar dut lehenbiziko biak baino ez ditudala erabili. Emaitza ez da hain txarra izan, testuaren ideiak bereganatzeko balio duelako. Pentsatu makina bidezko itzulpen zerbitzuak direla.
Babelfish Altavista: Systran-en softwarea erabiltzen du eta [...]

Interneterako konexio gutxiegi oraindik

Saturday, June 4th, 2005

Carlos Castaño irakasleak artikulu interesgarria idatzi berri du Estatu espainiarreko etxeetan komunikazio tresnak edo kanalak nola sartu diren ikusteko. Agertzen diren datuen artean agian interesgarriena honakoa da: etxeen ehuneko 30ean Internetekiko konexioa dute (modema, ADSL zein kablea), Europa mailan ehuneko hori 40koa izanik, hau da, hamar puntu altuagoa. Neuroak dituenak pentsa beza.

Copyscape, plagiarismoaren aurkako tresna berria

Saturday, May 21st, 2005

Irakasleok badugu dagoeneko beste erreminta interesgarri bat kopiatzeak detektatzeko: Copyscape. Google bilatzaileaz gain, beraz, orain bada erreminta zuzen bat plagiatu egiten duten web-orrialdeak aurkitzeko. Erabilera errazekoa da eta Internet arakatutakoan, zure testuak hitzez hitz kopiatu dituzten orrialdeak eskaintzen dizkizu. Copyscape erabili nahi izatekotan, bannerrak ipin daitezke bide batez jendeari plagiatzeko gogoa kentzeko. Tresna hau oso [...]