'Kazetaritzazko errefrauak [eu]' kategoriako artxiboa

Interneten argitaratzearen ahalmenaz

Tuesday, January 25th, 2005

Dave Winer Sareko adituak honelaxe esan zuen Internet-en ahalmenaz:

“Internet publishing can be more powerful than print journalism, given its immediacy and lack of corporate or governmental filters”
Hau da, Interneten argitaratzea prentsa inprimatuko kazetaritza baino ahaltsuagoa da, hark berehalakotasuna duelako ezaugarri eta enpresa eta gobernu iragazkirik ere ez duelako. Agian, zuetako batzuk ez zaudete erabat [...]

Telebistaren onurak

Friday, January 14th, 2005

Groucho Marx-ek honela esan zuen behinola telebistaren onura handiak aipatuz:
I find television very educating. Every time somebody turns on the set, I go into the other room and read a book. Euskaraz: telebista hezteko hedabide aparta da. Norbaitek telebista aparatua pizten duen bakoitzean, aldameneko gelara hanka egiten dut liburua irakurtzera.

Telebista eta publizitatearen trabak

Thursday, January 13th, 2005

Ondorengo esakerak gogoeta eragin behar digu telebista informazioaren esparruan iragarkiek edo publizitateak bete ahal duten funtzio negatiboaz. Rod Serling-ek honakoa aipatu zuen behinola:
It is difficult to produce a television documentary that is both incisive and probing when every twelve minutes one is interrupted by twelve dancing rabbits singing about toilet paper.
Euskaraz: zaila izaten da inzisiboa [...]

Irakurketa bakarrerako kazetaritza

Monday, January 10th, 2005

Beste esakera ospetsu bat kazetaritzaz eta literaturaz.

Hedabide handien kuraia ezaz

Tuesday, December 21st, 2004

Hedabide handien kuraia eza, esakera baten bidez.

AEBetan, desinformazioa; Europan, iritzia.

Monday, November 29th, 2004

AEBetan informazioa iritziari gailentzen ote zaio?

Kazetariak eta historiagintza

Friday, November 19th, 2004

Bada esakera bat ingelesez, kazetarien lana eta historiagintza aipatzen dituena. Esakeraren egilea ezezaguna da eta honela dio: journalism is the first rough draft of history; hau da, kazetaritza, historiaren hasimasiko zirriborroa da.

Berriak idatziz, historia eginez.

Tuesday, November 16th, 2004

Gorka Jakobe Palaziokoaren esakera berriemaile historiagileei buruz

Prentsa askatasunaren bermatzaileak

Monday, November 8th, 2004

Prentsa askatasuna, jabearena.

Egunkarietako zuzendarien lana

Saturday, November 6th, 2004

Elbert Hubbard-en esana egunkarietako zuzendarien zereginari buruz

Berriemailea eta aipatzen duenaren segurantza

Tuesday, November 2nd, 2004

Gaurko errefrauan kazetaria eta diplomatikoa aipatzen ditugu. Madame Remusat-ek esan zuen behin: “kazetariak seguru egon ez arren aipatu egiten ditu gauzak; diplomatikoak, ostera, gorde egiten du erabat seguru dagoena, hau da, egiazkoa dena”.

Berriemailea eta oharren biltzea

Monday, October 25th, 2004

Charles Dickens literaturgile eta kazetariak esan zuenez, ‘zerbait aurkitzen duzunean, egizu haren oharra’, edo ingelesezko testua errespetatuz ‘when found, make a note of’. Berriemaileok oharrak eta datu garrantzitsuak gordetzeko dugun beharraz ari zen Dickens hori esaterakoan. Behin eta berriz bilatu beharrean, ongarria da oharrak eta datubaseak eskura edukitzea hainbeste aldiz ez bilatzearren.

Kazetaritza zer den

Monday, October 11th, 2004

“Kazetaritzaren oinarria eskuarki honakoan datza: esan Lord Jones hil dela, Lord Jones bizirik zegoela sekula jakin ez duen jendeari.” G.K. Chesterton-ek esana.

Kazetarien agendaren balioaz

Thursday, October 7th, 2004

“Zenbat balio kazetariak, hainbat balio bere agendak”. Gorka Jakobe Palaziok sortua, 2004an.

Kazetariak eta emagalduak

Wednesday, October 6th, 2004

“Kazetariok emagalduak bezalakoak gara; kobratzen dugulako guztiek doan egin nahi duten zerbitzuagatik, komunikatzeagatik, alegia”. Ignacio Escolar-ek esana, 2003an.