'BILATZAILEAK' kategoriako artxiboa

GahooYoogle, Yahoo eta Google uztartuz

Friday, July 1st, 2005

Bilatzaile berria dugu uda honetarako: GahooYoogle. Izenak berak dioen bezala, Yahoo eta Google bilatzaileak biak batera erabiltzeko aukera ematen duen aplikazio berria da. Asmaketa ederra egin dute erkatze bitxiak egiaztatu ahal direlako. Hasi naiz erabiltzen eta onuragarria iruditu zait oso. Horrexegatik erabaki dut nire bilatzaile nahienen artean jartzea, eskuineko zutabean.