Archive for June, 2005
Thursday, June 30th, 2005
Media Center-en Morph bitakora ospetsuan oso artikulu interesgarria idatzi dute orain dela gutxi. Artikuluan deia egiten da telebista digitaletan kazetarientzako erreminta pertsonalak sustatzeko, ziberkazetariak teknologia berriak erabil ditzan era pertsonalean. Titularra eta lehen pasartea honakoak izan dira eta ikusiko duzuen bezala iradoki egiten dute gero datorrena:
TV stations must embrace personal media tools. J.D. Lasica, author [...]
Posted in IRAKASGAIAK [eu], ITB_Kaz [eu], ITB_Pub [eu], Kazetaritza [eu] | No Comments »
Thursday, June 30th, 2005
Deia egunkariaren paperezko bertsioan irakurri dut gaur eta poztu egin naiz. Artikulu txiki batean, 33. orrialdean, honako titularra zetorren: Google-ren burtsa-balioa hirukoiztu egin da urte batean baino gutxiagotan. Orain, akzioak 300 dolar baino gehiagotan kotizatzen dira eta garai batean ikusi nuena betetzen da orain. Ez naiz iragarlea, ezta gutxiago ere, baina bistakoa zen Google-ren burtsa-sistemak [...]
Posted in GOOGLE | No Comments »
Tuesday, June 28th, 2005
Hauxe da lehen artikulua atal berri bati hasiera ematen diona. Kontua bidaiak eta Internet uztartzea da. Uda honetan hasiko naiz nire camping eta bidaia esperientziak kontatzen eta nola edo hala zerbait eskaintzen nire pausoak egiten dituenari, orain edo geroan. Artikulu hauetan esteka edo lotura asko ikusiko duzu, Internet delako modurik interesgarriena gomutak, esperientziak eta bidaiei [...]
Posted in BIDAIAK | No Comments »
Sunday, June 26th, 2005
GNU/Linux sistemetan, sarri, sistema eragileari buruzko datuak jakiteko asmoz egon ahal gara. Horretarako uname komandoa erabiltzen da. Komandoekin gertatu ohi bezala, sintaxia honakoa da:
uname -parametroa
Parametro edo aukerarik ipini ezean, kernel izenaz ematen digu informazioa, -s parametroaz ere jasotzen dugun informazio berbera. Gehienetan erabiltzen den aukera -a da. Parametro hori, -a alegia, jarri ahal dugu [...]
Posted in LINUX [eu] | No Comments »
Thursday, June 23rd, 2005
Munduko hiri garestienak Tokio eta Osaka omen dira, biak Japoniakoak. Ikerketan kontinente guztietako 144 hiri aztertu dituzte eta 200 parametro baliatu dituzte garraio, etxebizitza, janari eta entretenimendu alorretan. Egileak Mercer Human Resources enpresakoak izan dira. Hona hemen rankinga nola geratu den:
1 TOKIO 134.7
2 OSAKA 121.8
3 LONDRES 120.3
4 MOSKU 119
5 SEUL [...]
Posted in DENETARIK [eu] | No Comments »
Tuesday, June 21st, 2005
Hona hemen kalifikazio-arauei buruzko informazioa 2004-05 ikasturterako. Arauok ikasturtea hasi aurretik jartzen ditut ikasle guztiak hainbat arinen jabe daitezen kalifikazioak jartzeko unean zein irizpide erabili dudan. Egia esan, aurton, oso sinpleak dira. Gauza bi hartu behar dituzue aintzakotzat: azterketa eta egitea aukeran dagoen lana. Lana borondatezkoa da eta ez du ziurtatzen bukaerako kalifikazioa goratzea. Irakaslearen [...]
Posted in IRAKASGAIAK [eu], Kazetaritza [eu] | No Comments »
Tuesday, June 21st, 2005
Hona hemen kalifikazio-arauei buruzko informazioa 2005-06 ikasturterako. Arauok ikasturtea hasi aurretik jartzen ditut ikasle guztiak hainbat arinen jabe daitezen kalifikazioak jartzeko unean zein irizpide erabili dudan. Egia esan, aurton, oso sinpleak dira. Gauza bi hartu behar dituzue aintzakotzat: azterketa eta ikaslanak. Orotara, 5 ikaslan egongo dira, bakoitzaren balioa ehuneko hamarra izanik. Beste ikaslan bat ere [...]
Posted in IRAKASGAIAK [eu], ITB_Pub [eu] | No Comments »
Sunday, June 19th, 2005
Azken urtean, Espainiako Estadistika Institutu Nazionalak, INEk alegia, adierazi duenez, unibertsitateetan matrikulatu den ikasle kopuruak behera egin du %1,7an. Datua, atera berri du duela hil honetan. Guztitara 24.818 ikasle galdu dira Espainiako unibertsitateetan azken urtean. Unibertsitateetan matrikulatu diren ikasleak, orotara, 1.449.118 izan dira aurten. Bestalde, nahiz eta lizentziaturek %3,2 galdu, segitzen dute izaten eskari gehiago [...]
Posted in IRAKASKUNTZA | No Comments »
Wednesday, June 15th, 2005
Redalt.com gunean ideia polita gauzatu dute. Inoiz nabigatzen zaudela zibergune baten koloreak atsegin badituzu eta jakin gura baduzu zer erreferentzia edo kode duten Readalt.com gunean sartu eta, bertan dagoen formularioa betetakoan, informazioa lortuko duzu arin-arin. Era honetan definitzen dute haiek zerbitzua:
There is a form at the bottom of this page that lets you choose any [...]
Posted in DISEINUA, IRAKASGAIAK [eu] | No Comments »
Tuesday, June 14th, 2005
Gogoeta eragiteko datuak, igandean Deia egunkariko ekonomia eranskineko 5. orrialdean irakurri nituenak: Espainian, enpresa sortzen duten pertsonen %47k ez dute unibertsitate-ikasketarik eta andrazkoek enpresa berrien %23 sortu dituzte. Datuak Alfredo Aguirre Malagako unibertsitateko katedradunak eman zituen.
Posted in ESTADISTIKA, IRAKASKUNTZA | No Comments »
Sunday, June 12th, 2005
El Correo egunkari espainiarrean irakurri berri dut informazioa, teleformakuntzarekin erlazioa daukana. Eranskineko 22. orrialdean agertzen den artikuluaren arabera, e-learningera dedikaturiko euskal enpresen artean (Consultec, Eseune…), teleformakuntzak ez du arrakasta handirik eduki orain arte. Errakuntza, elearninga eduki duen trataeran egon omen da. Kexu dira teleformakuntza egiteko moldeaz. Elearning-a ez da izan behar ikasgaiak Sarean eskegitzea, arduradunek [...]
Posted in ESTADISTIKA, IRAKASKUNTZA | 2 Comments »
Sunday, June 12th, 2005
Estadistika deritzon kategorian sartzeko moduko albistea da ondorengoa. Gaurko Deia egunkarian irakurri berri dut informazioa eta poztu egin naiz. Albistea gaztelaniaz zegoen eta Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxek egindako ikerketa bat aipatzen du. Ikerketa horren arabera Hegoaldeko lau herrialdeetako etxeen ehuneko 49an Internetekiko konexioa dago. Ehuneko hori 7 puntu altuagoa da 2004ko bigarren hiruhilabetekoarekiko kopuruarekin [...]
Posted in ESTADISTIKA, TEKNOLOGIA [eu] | No Comments »
Sunday, June 12th, 2005
Plagiarismo hitzak ez du semantikoki berdin adierazten kopiatze berbak bezala, hau da, plagiarismoa kopiatze hutsetik harantzago doa. Kopiatzea onuragarria izan daitekeen bezala, plagiarismoak ez du ezer onik sortzen. Edukiak eta softwareak berdin funtziona dezakete baina lizentziak era desberdinetan ipin daitezke batean eta bestean. Lizentziak alde batetik doaz eta plagiarismoa bestetik; hitz gutxitan esanda, plagiarismoa baimenik [...]
Posted in DENETARIK [eu] | No Comments »
Saturday, June 11th, 2005
Macintosh sistema eragilearen erabiltzaileek programa polita dute jada argazkiekin komikiak egin ahal izateko. Comic Life deritzon programak oso interfaze sinplea eta ahaltsua dauka norberak egindako argazkiak tratatzeko eta komikia sortu ahal izateko. Plasq.com guneak Apple-ren diseinu saria irabazi du 2005. urte honetan Comic Life-ren bidez. Gure kominikigileek orain badute beste erreminta bat argazkiak iragazkiekin era [...]
Posted in TEKNOLOGIA [eu] | No Comments »
Saturday, June 11th, 2005
Merkaturatu berria da Pentax reflex erdiprofesionala, IST DL nomeklatura daukana. Oso argazki kamera txikia da kontutan hartzen badugu reflex modukoa dela: 12,5×9,25×6,5 cm. Sentsorea 6 milioi pixelekoa da eta dolarretan 700-800 inguru eskatu ohi dute salmentaguneetan kamera honen truk. Europan, 18-55 milimetroko objektiboa barne, 999 eurotan saltzen da. Oso kamera interesgarria Digital Photography Review gunean, [...]
Posted in TEKNOLOGIA [eu] | No Comments »
Monday, June 6th, 2005
Albistea Barrapunto-n eta News.com gunean irakur daiteke, gaztelaniaz zein ingelesez hurrenez hurren. Datozen urteetan, Apple-k IBMren kasu egite urria dela-eta, Intel arkitekturara pasatzea erabaki omen du. Albiste txarra batzuentzat, ona beste erabiltzaile zenbaitentzat. G5 berrietan, izan ere, Power PC arkitektura erabili beharrean, IBMk kontsolen alde egiten duela apostua ulertuta, Apple-k Intel enpresaren alde egingo du [...]
Posted in TEKNOLOGIA [eu] | No Comments »
Monday, June 6th, 2005
Burura etorri zait a letra organikoa duten hitzen zerrenda lehenengoz ikusi nuenean. Gaztea nintzen oso, euskaldun ikasia nintzen eta hamaika aldiz irakurri behar izan nuen paperean agertzen zena ezinezkoa baitzitzaidan ulertzea: a letra itsatsia duten hitzen zerrenda. Horrelaxe agertzen zen orrialdean. Neure buruari behin eta berriz galdetu nion ea zer izan zitekeen letra itsatsia. Egia [...]
Posted in EUSKARA, IRAKASGAIAK [eu] | No Comments »