Archive for August, 2005

EHUko irakasleriaren herena, euskalduna

Tuesday, August 23rd, 2005

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleentzako errektoreordetzak gure unibertsitateari buruzko datuak atera berri ditu. Horien arabera eta 2003-2004 ikasturteari erreparatuz, EHUn lan egiten duten irakasleen %31 euskalduna da. EHUk 4.069 irakasle ditu eta 49.088 ikasle EAEko hiru campusetan. Irakasleei dagokienez, proportzio honetan zeuden banaturik irakasle guztiak:
611 katedradun
1.928 irakasle titular
1.088 irakasle elkartu
[...]

WordPress-en euskal komunitatea abiarazten

Wednesday, August 3rd, 2005

WordPress argitalpen semantikoko sistemaren inguruan zibergune berria sortu dute Librezalekoek. Oso blog ederra da, ondo diseinatua eta Txopik dagoeneko aski informazio sartu du WordPress-i buruz gehiago jakiteko eta euskaldun bezala garatzen joateko. WordPress sistemak euskaldunentzat ere izan behar du eta lokalizazioa egiten lagundu behar dugu guztion artean. Horren fruitu bezala, 1.5 bertsioaren euskarapena aurki [...]