Archive for October, 2005
Wednesday, October 26th, 2005
Ondoko lerrootan dagoen testua George Hills irrati-adituarena da. Hills britainiarrak gogoeta sakonak egin ditu irrati informatiboari buruz. Gogoeta horietariko bat irratilariak dituen egia plazaratzeko unean topatutako arerioak hartzen ditu aintzat:
1.Lehentasunari gur egitea, hots, enpresak aurrea hartzen die lehiakide guztiei.
2.Edozein jarrera, oso arrunta izanik ere, dramatizatzeko joera eduki ohi du berriemaileak.
3.Norberaren ezaguerak plazaratzeko joera.
4.Zerbait galdetzen digutenean, [...]
Posted in IRAKASGAIAK [eu], ITB_Kaz [eu], ITB_Pub [eu] | No Comments »
Wednesday, October 26th, 2005
Google Earth atera zutenetik asko dira sor eta lor geratu direnak ikusten dutenarekin. Aplikazioa ikusgarria da, benetan. Deskargatzeko, http://earth.google.com helbidera joan behar duzue eta Windows ordenagailuan deskargatu hamaika mega eta erdiko pisua daukan programa. Gero, gozatu satelite bidezko panoramekin. Ea Julito Iglesiasek Miamin daukan etxea topatzeko gauza zareten. Igeritoki ederra dauka eta itsasertzean dago. Pista [...]
Posted in GOOGLE, TEKNOLOGIA [eu] | No Comments »
Tuesday, October 25th, 2005
Txingudi badiako Antxeta Irratiko Juan Etxenike koordinatzailea elkarrizketatu dute Gara egunkarian. Inguru horretan bizi diren euskaldunentzat hedabide aparta da irrati hau, Ipar Euskal Herriko irrati komunitarioekin estuki harremanetan lan egiten duena. Orain, Antxeta Irratiak aldaketa nabarmena egin du. Etxenike jaunaren berbak hona ekarriz zerbait gehiagotaz jabe gaitezke:
Euskal Irratien Federazioan gaudenek jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa eman [...]
Posted in IRAKASGAIAK [eu], ITB_Kaz [eu], ITB_Pub [eu] | No Comments »
Tuesday, October 25th, 2005
EITBko irratiek eduki duten audientzia edo entzule kopurua eguneko (milaka zenbaturik) honakoa izan da azken urteotan. Kopuruak AIMC-EGM eta CIES enpresek emandako datuetan oinarriturik daude. CIES enpresak Hego Euskal Herrirako datuak burutu ohi ditu, Nafarroa eta EAErako hain zuzen ere. EGM, aldiz, Estatu espainiarreko entzute mailei dagozkien datuen berri ematen duen estudioa da (Hedabideen Estudio [...]
Posted in IRAKASGAIAK [eu], ITB_Kaz [eu], ITB_Pub [eu] | No Comments »
Tuesday, October 18th, 2005
Shell Security zibergunean irakurri dut Estatu frantsesak ikerlariei Skype erabiltzea debekatu diela. Azkarrak izan dira agintari frantsesak, azken buruan, Skype kode itxikoa da eta ikerkuntzen sekretua kolokan gera daiteke programa hori erabiliz gero. Skypek ez du protokolo publikorik erabiltzen eta beraz, kontuz ibili behar da ikerlanetan. P2P sareak ere debekatu dituzte Frantziako unibertsitateetan, albiste berean [...]
Posted in TEKNOLOGIA [eu] | No Comments »
Monday, October 17th, 2005
Bizkaiko zubia
Argazkiaren egilea: Pálás.
Hona hemen Bizkaiko zubia eta Portugalete hiria Areeta auzunetik ikusita. Argazki hau 2005. urtean hartutakoa da. Bizkaiko zubia Ibaizabal-en amaieran dago, hau da, Abrako bokalean. Leku paregabea da itsasuntziak eta estropadak ikusteko. Udan hartutako argazkia da, bistan denez. Bizkaiko zubia Alberto Palacio [...]
Posted in ARGAZKIGINTZA, IRAKASGAIAK [eu] | No Comments »
Monday, October 17th, 2005
Ajax teknologiaren gauzatzea bilatzaile batean ikusteko Inquisitor zer den konturatzea da onena. Ajax-ek Javascript mintzairaren ernazimendua dakarkigu, oraingo honetan XHTML eta XMLrekin indarberriturik. Egizu bilaketa Inquisitor aplikazioan eta Ajax-en arintasuna ikusiko duzu. GMail erabiltzen baduzu ez zara harrituko, baina Hotmail eta horrelako eposta zerbitzuak erabiltzen dituztenentzat ziur ikusgarria dela. Letra bi sartu eta berehala hasten [...]
Posted in AJAX, TEKNOLOGIA [eu] | No Comments »
Sunday, October 16th, 2005
Duela gutxi egon da gure artean, Araban, Mark Shuttledown hegoafrikarra eta Ubunturen babeslea. Ubuntuk, asteburu honetan beste urrats bat eman du, orain arte gutxik egin dutena egin baitu: irakaskuntzarako distribuzioa burutu dute Edubuntu izenagaz. Atera bezain laster jaitsi dut 669 MB dituen iso irudia eta irrikitan nago unibertsitateko ordenagailu batean probatzeko. Edubuntuk, hala ere, gnome [...]
Posted in LINUX [eu] | No Comments »
Sunday, October 16th, 2005
Aspaldi honetan bideo erreproduktoreak arakatzen ibili naiz. Egia esan, GNU/Linux munduan batzuetan informazio eza nabaritu dut nik. Askotan ez dakigu zelan lortu bideo erreproduktore ona. Linux distribuzioetan Kaffeine, Xine eta XMMS datoz sistema eragilearekin batera. Programa horiek probatu eta kalitate falta ikusten da sarritan formatuaren arabera bideoaren esparruan. XMMS oso ona da musikarako, baina bideorako [...]
Posted in LINUX [eu] | No Comments »
Wednesday, October 5th, 2005
Emisiones TV aldizkariko paperezko bertsioaren azken zenbakian albiste pozgarria irakurri berri dut: Kataluniako gobernua katalanezko EGM erakunde bat sortzekotan dago. Jakina denez, EGM edo Hedabideak Aztertzeko Erakundea (Estudio General de Medios) hizkuntz komunitateak trinkotzeko eta hedabideetan hizkuntzaren garapena ikusteko elkarte interesgarria da. EGM erakunde batek katalanezko eta gaztelaniazko hedabideen garapena kontrolatzeko balio dezake, azken buruan, [...]
Posted in IRAKASGAIAK [eu], ITB_Kaz [eu], ITB_Pub [eu] | No Comments »