Ikasleen jokamoldeaz
Laboratorioan ezin da erre, ezta ogitarterik-edo jan. Irakasleak eskumena dauka horrela harrapatzen duen ikaslea gelatik edo laboratoriotik irteteko eskatzeko.
Ikasleak klasean garaiz sartzeko betebeharra dauka, hau da, klaseen artean uzten diren 10 minutuetan. Irakasleak ikasleen ordukotasuna baloratzen du, azken buruan, beste ikaskideenganako errespetua erakusten duelako klasera garaiz heltzeak. Aitzitik, errespetu eza eta klasea zapuztea erakusten du oso berandu helduta klasean sartzeak. Laboratorioan praktikak egiten hasi badira ikasleak, berandu heltzen diren ikasleei klasean ez sartzeko eska diezaieke irakasleak, klasearen martxa berriz ere ez oztopatzeagatik eta ikaskideenganako errespetuagatik.
Bestalde, praktikak egiteko garaian mezularian edo beste nonbait irakasleak esaten dionari jaramonik egiteke harrapatzen badu ikasleren bat irakasleak, azken honek klasetik irteteko eskatuko edo aginduko dio errespetu ezagatik. Halaber, baldin eta ikaslea ahots goraz beste batekin txutxu-mutxuka ari bada, berdin joka dezake irakasleak ikasleari klasetik irteteko eskatuz.
































