Kalifikazioak ITB_Kaz irakasgaian
Hona hemen kalifikazio-arauei buruzko informazioa 2005-06 ikasturterako. Arauok ikasturtea hasi aurretik jartzen ditut ikasle guztiak hainbat arinen jabe daitezen kalifikazioak jartzeko unean zein irizpide erabili dudan. Egia esan, aurton, oso sinpleak dira. Gauza bi hartu behar dituzue aintzakotzat: azterketa eta ikaslanak. Orotara, 5 ikaslan egongo dira, bakoitzaren balioa ehuneko hamarra izanik. Beste ikaslan bat ere egongo da: elkarlanen bidez egindako bitakoran buruturiko lana.
Ikasleak bitakora gaizki erabiltzea, problemak sortaraztea eta irakasleak egindako gomendioei muzin egitea zigorgarria izango da. Kasu honetan, amaierako kalifikazioa ezinbestez jaitsi egin behar duke irakasleak, problemaren handitasunaren arabera asignatura osorik suspenditurik gera daitekeelarik.
Esan bezala, lauhilekoaren amaieran azterketa egongo da, aukera anitzeko galderak edukiko dituena. Gaizki eginda dauden item-ek ez dute kenketarik sortuko amaierako kalifikazioan. Guztitara 20 galdera egongo dira, bakoitzak lau aukera dituelarik. Kalifikazioa honen araberakoa izango da:
20 zuzen
10 (ohorezko matrikula)
19 zuzen
9,5 (bikain)
18 zuzen
9,0 (bikain)
17 zuzen
8 (bikain)
16 zuzen
7 (bikain)
15 zuzen
6 (nahikoa)
14 zuzen
5 (nahikoa)
13 zuzen
4,5 (ez-nahikoa)
12 zuzen
4 (ez-nahikoa)
11 zuzen
3,5 (ez-nahikoa)
10 zuzen
3 (ez-nahikoa)
9 zuzen
2,5 (oso gutxi)
8 zuzen
2 (oso gutxi)
7, 6, 5, 4, 3, 2, 1
1,5 (oso gutxi)
Azterketa horrexek emango du bukaerako kalifikazioaren ehuneko berrogeia.
Bukaerako kalifikazioak hementxe berton, hots, permalink edo lotura iraunkor honetan ikusi ahalko dituzue azterketa bukatu eta hurrengo egunean. Hala ere, azterketako kalifikazioak ez dira bukaerakoak izango. Azken-azkenak EHUren web-sisteman baino ez dira agertuko.
2005-06 ikasturteko otsaileko kalifikazioak. Taldea: Kazetaritza:
laster argitaratuko ditut
































