TiddlyWiki erreminta ez-lineala, euskaraturik
Berriki amaitu dut TiddlyWiki sistemaren euskaratzea deskarga dezazuen. Google Groups izenekoan irakur dezakezue albistea. TiddlyWiki sistema garatzeko berriemaile taldean 607 pertsona gaude dagoeneko. Ea zuen artean baten bat animatzen den zerbait egiten. Dagoeneko egin dezakeguna, Jeremy Ruston garatzaile handiaren lana zabaltzea da; nik, horretarako botoi txiki bat jarri dizuet TiddlyWiki EU jarriz. Bukatzeko, zuentzako txantilioi orrialdea non dagoen esango dizuet: http://zopelana.org/wiki/hutsik.html. Deskargatzeko, gogoratu SAVE LINK AS edo GORDE ESTEKA bezala deskargatu behar duzuela zuen disko gogorrean [sagua loturaren gainean ipini eta eskuineko botoiaz SAVE LINK AS sakatu].
Erreminta hau, ikasleek hirugarren ikaslana egiteko euskaratu dut. Gogoratu contact-map edo harreman mapa hori abendurako amaituta eduki behar duzuela. Azkenean, WikiOnAStick moduko gune ez-lineala eduki dezazuen erabaki dut. Abantailak eta desabantailak ditu. Baina, agian garrantzitsuena honetan datza: edonora eraman ahalko duzue eta lokalean lan egiteko gauza izango zarete wikia eta web semantikoa zer den jabetuz.
































