LTD mobila, hezkuntzarako beste baliabide bat

Freecom DVB-TOrain bi aste-edo erosi nuen espero izan dudan baliabide garrantzitsu bat: Lurreko Telebista Digitala ordenagailu portatilean. Egia esan, irakaskuntzan pentsatu dut hori erosi dudanean, horrela posible egingo baitut orain arte ezinezkoa zen gauza. Behin baino gehiagotan ikusi dut nire burua zuzeneko telesaio bat ikasgelan ikusteko. Baliabideak, zeure kabuz jarri behar dituzu, gure unibertsitatea ez baita gauza urte mordoska pasatu arte, horrelako gauzak inplementatzeko. Baina, hitz egin dezadan tresna berriaz. Oso txikia da, eta posible egiten du harako esaldia: telebista stick edo giltzatako batean eramatea. Argazkian ikus dezakezue tresna eta 60 euro baino ez zait kostatu Eroski euskal enpresan, baina Internet-en bidez ere eros daiteke prezio horretan Optize-n. Probatzen nabil leku diferenteetan eta oraingoz ondo dabil. Hala ere, argi dago antenaren kokapena oso inportantea dela eta porlanak seinalea oztopatzen duela. Tresnak LDT kanal guztiak ikusteko aukera ematen du: 30 inguru eta laster, askoz gehiago tokian-tokikoak ere sartuko dituztelako. Gainera, tresna honek badu gauza handia: PVR ere bada, hau da, grabatzeko aukera ematen du. Bestalde, urrutitik aginduak emateko tresna txikia ere eman didate Freecom enpresakoek produktu honetan. Benetan, gomendagarria irakaskuntzan telebista digitala erabili nahi dutenentzat. Beheko argazkian daukazue ekoizkina nola datorren.
Freecom DVB-T

One Response to “LTD mobila, hezkuntzarako beste baliabide bat”

  1. zopelana.org/itb » Blog Archive » LTD mobila, eskuragarri orain Says:

    [...] Nire ikasleentzat interesgarria izan daitekeelakoan, agian, baten bat animatzen da eta nik bezala esperimentatzen du Lurreko Telebista Digitala era mobilean stick batean eramanda. Telebista eskuragarriago eta mobilago ageri zaigu inoiz baino gehiago. Nire bitakoran daukazue informazioa. [...]

Utzi hemen zure komentarioa

You must be logged in to post a comment.