Podcastak, ahotsez eta eskuz eginda
Podcastak egiteko ez da beharrezkoa programa asko erabiltzea. Honetan hasi nintzenean, erderaz eta orain 10 hilabete , Audacity, iPodder eta EasyPodcast programak erabiltzen hasi nintzen; baina denboraren poderioz, batekin nahikoa dela konturatzen zara. Azken buruan, EasyPodcast programak xml dokumentua sortzeko baino ez baitu balio. Badakikezuenez, XML dokumentuak eskuz egiten dira askotan, kodea kontrolatu nahirik (kodea artea da). Beraz, Audacity programa nahikoa da zeure RSS kanala sortzeko, jendeak zure podcast-saioak entzun ditzan. Hori bai, iPodder beharko duzu zuk eta zure entzuleek kanaleko audio fitxategiak entzun ahal izateko, fitxategi horiek esaterako Real Player irakurleaz irekirik.
Hona hemen, nik asignaturarako prestatu ditudan podcastak. XML kanal moduan nahi izanez gero, gogoratu iPodder beharko duzula RSS kanaleko fitxategiak entzun ahal izateko (ipintzen baduzu sagua irudiaren gainean jakingo duzu zeri buruz emititzen dudan); iPodder programan jarri behar duzuna, kanalaren fitxategiaren URL osoa da, hau da, beheko irudiak apuntatzen duen fitxategia (http://…/rss.xml):
1.- Euskal alfabetoko letren ahoskatzea: 399 KB.
2.- Fonologia eta Fonetika: 1 350 KB.
3.- Ahots motak: 453 KB.
4.- Dikzio ariketak: 570 KB.
5.- Informazio iturri motak: 972 KB.
6.- Irratiko eta telebistako albistearen eskema: 350 KB.
7.- Gorka Jakobe Palazio nor den: 936 KB.
8.- Sarea eta aplikazioak informazio komunitateak sortzeko: 3580 KB.
9.- Teknologiak eta euskal kultura: 1330 KB.
10.- Kazetaritza 3.0 zer den: 1380 KB.
11.- Plataformak herritarrak emisore bilakatzeko: 881 KB.
12.- Gaztelaniaz: Cómo crear podcasts: 881 KB.
oharra: argazkia JohnAugust.com guneari esker zuenganatua
































