- Gorkaren ikasbitakora - http://zopelana.org/gorka -
Egilea: Gorpal. Noiz idatzia: 2006/31/3 @ 19:41. Non sailkatua: BITAKORAGINTZA [eu], TEKNOLOGIA [eu] | 1 Comment
Gero eta egun gutxiago geratzen dira Blogak 2.0 jardunaldia has dadin; zehazki, apirilaren 6an, Deustuko Unibertsitatean izango da. Dagoeneko hizlarien zerrenda eginda ageri da eta 250 partehartzaile inguru bilduko omen dira Deustura blog eta web semantikoari buruz gogoeta egiteko asmoz. Partehartzaileen artean Alberto Sánchez, Joseba Abaitua, Ricardo Ibarra eta Lontzo Sainz adiskideak agurtzeko aukera edukiko dut. Niri arratseko 19.30etan egokitu zait parte hartzea edublogei buruzko atalean. Espero dut aurkezpen bat eramatea, baina ez dakit ordenagailua eraman ala ez, zeren web 2.0 kontzeptuari buruz mintzaturik ematen baitu Sarean eskegita utzi behar dudala aurkezpena; hala ere, GNU/Linux lokalean erakustea ere tentagarria da oso…
Artikuluaren jatorria: Gorkaren ikasbitakora: http://zopelana.org/gorka
Artikuluaren helbidea: http://zopelana.org/gorka/?p=380
Sakatu lotura hau inprimatzeko.