- Gorkaren ikasbitakora - http://zopelana.org/gorka -
Egilea: Gorpal. Noiz idatzia: 2006/24/4 @ 13:13. Non sailkatua: DENETARIK [eu] | No Comments
Jazztel enpresa iruzurra egiten ari da aspaldi honetan. Enpresa txikiak erabiltzen ditu iruzurra egiteko. Eta hau diot, neuri gertatu zaidalako. Jazztel-ek altak eskatzen dizkio Telefónica enpresari eta honek eman egiten ditu inolako ziurtagiririk gabe, legeak iruzurra egiteko zabal jokatzen duelako. Kontsumitzaileen elkartean esan didatenez, Telefonica-ri portabilitatea eskatzen diotenean, Telefonica-k eman egin behar du hori, beste konpaniari ezer eskatu gabe; hau da, beste enpresak gutun bat bidaltzearekin nahikoa da erabiltzailea abisatu gabe linearik gabe uzteko. Erabiltzaileok babesik gabe gaude eta Jazztel hasi da hori profitatzen bezero berriak lortzeko. Horrelaxe, sekula eskatu gabe Telefonicak Jazztel-en esku utzi nau. Oraindik ez dut sinesten gertatu zaidana. Sor eta lor geratu naiz. Erabiltzaileok horren kontra egin behar dugu eta ni paperak jasotzen hasi naiz kalte-ordainak eskatzeko Jazztel-en aurka. Epaitegira joko dut, baina bien bitartean linearik ez eta telefonia kuotak ordaindu behar zerbitzurik jaso barik.
Artikuluaren jatorria: Gorkaren ikasbitakora: http://zopelana.org/gorka
Artikuluaren helbidea: http://zopelana.org/gorka/?p=381
Sakatu lotura hau inprimatzeko.