Gero eta gehiago apreziatzen dut Andoni Ortuzar, ni bezala, Portugaletekoa eta Ibaizabaleko bokalearen ezkerraldekoa. Gauza asko konpartitzen dugu: gure adina, gure gazte denborako herriak (Portugalete, Zierbena eta Santurtzi) eta lanbidea: kazetaritza (irratia eta telebista). Orain dela gutxi, EITBko zuzendari nagusiak parte hartu zuen irrati eta telebistari buruzko jardunaldietan, Bilbaoko Bidebarrieta bibliotekan gure departamentuak antolatutakoetan. Hainbat ponente egon ziren eta nire herkidea izan zen bakarra hitz magikoa iruzkindu zuena: komunitatea sortzea izango da etorkizuneko hedabideen erronka garrantzitsua. Nik ere nire ponentzian horretan sakondu nuen eta poztu egin nintzen hitz hori Andoni Ortuzar-en ahotik entzutea. Andonik ondotxo daki zer datorkigun, zer-nolako hedabideak izango ditugun. Hedabideak biderkatzen ari dira etengabe eta oraindik askoz gehiago izango dugu. Orain arte handiak izan direnek komunitateak sortu beharko dituzte jendeari ahotsa emateko eta errespetua berenganatzeko. Aro berrian, komunitate da hitz magikoa, hain zuzen, web 2.0 ospetsuan den bezalaxe. Kasualitateak ote? Zorionak, Andoni, bide zuzenetik zoazelako nire ustez.
Hedabideak, komunitarioak
March 8th, 2006Datorren astean, tutoretzarik ez
February 25th, 2006Tamalez, datorren asteko tutoretzak hurrengo astean izan beharko, zeren kanpora bainoa. Gogoratzen dizuet astelehenean, martxoaren 3an berriz ere izango nauzuela bulegoan. Internet-en, hala ere, present segiko dut.
LTD mobila, eskuragarri orain
February 25th, 2006Nire ikasleentzat interesgarria izan daitekeelakoan, agian, baten bat animatzen da eta nik bezala esperimentatzen du Lurreko Telebista Digitala era mobilean stick batean eramanda. Telebista eskuragarriago eta mobilago ageri zaigu inoiz baino gehiago. Nire bitakoran daukazue informazioa.
Ekainean nola gainditu
February 25th, 2006Aurreko artikulu baten jarri nizuen bezala, dagoeneko informazioa daukate deialdi honetan aprobatu ez dutenek hurrengoan gainditzeko. Ondoko lotura honetan daukazue informazioa, zeren zuetako batzuek agian ez duzue erabiltzen orrialde honetako bilatzailea. Badaezpada ere, horra hor jakin behar duzuena.
Ezin dut idatzi, kalentura oso handia da
February 22nd, 2006Oraintxe bertan indarra falta zait. Kalentura gero eta handiagoa da: 39. Ezin dut teklatu… esaldiak ez zaizkit ateratzen. Sarea utzi beharrean nago. Eztia, laranjak… egun batzuk daramatzat ondoezik eta gaur arte ez naiz sentitu hain ondoezik. Bihar ohean geratu beharrean izango naiz. Beraz, baten bat badago berrikusketan, ostiral goizean igoko naiz Leioara. Barka eragozpenak… uzten zaituztet Sareko lagun eta guneekin…
Publizitate eta Ikusentzunezkoen adarreko ikasleen kalifikazioak
February 22nd, 2006Lotura honetan dituzue kalifikazioak Publizitate eta Ikusentzunezkoen taldekook:
Open Document formatu estandarrean dagoenez, agian zuetako batzuek ez daukazue formatu hori ikusterik. Nahikoa da OpenOffice suite informatikoa deskargatzea ikusteko. Kalkulu orrialdea denez gero, badakizue orain zer erabili. Bihar, dena den, paneletan egongo dira ipinita. Eta gogoratzen dizuet ostiral goizean izango direla berrikusketak: nire bulegoan eta 9.00etatik 13.00etara.
PDF formatuan ere ikus daitezke kalifikazioak.
Ekainean aprobatzeko egin beharrekoa
February 21st, 2006Ikasleek bi aukera dituzte:
1. Azterketa egin 7. ikaslanean egin dugun bezala (20 galdera)
2. Albiste ala iragarki baten errealizazioa MP3 edo OGG formatuan Audacity erabiliz. Gaia honakoa da: Current.TV. CD edo DVD batean eman behar da (disketterik ez). Gainera, ikaslan honekin batera, albiste baten errakuntzak bilatzeko ariketa ere egin beharra dago batera. Beraz, bi gauza egin behar dira bigarren aukera honetan. Errakuntzak aurkitzeko lana azterketa egunean egingo da. Albistea kazetaritza eta ikusentzunezkoen adarreko ikasleentzat izango da eta iragarkia publizitatekoentzat. Hona egin beharrekoa:
Zelan egin:
0.- Albistea .OGG formatuan eman behar da Audacity programa erabiliz. Beste formaturik ez da onartzen, .ogg formatua librea eta kalitate handikoa delako. CD euskarrian ekarriko da.
1.- Azterketa egunean eman behar da.
2.- Current.tv telebista motaren berri eman behar da, jendeak jakin dezan zer-nolako telebista den hori.
3.- 40 segunduko iraupena luzeen jota.
4.- Zer baloratuko den: egitura, informazio datuak ongi hautatzea, ortologia, hutstarteak, soinu moldaketa (ez baxuegia, ez altuegia), hasierako elementuak (albiste guztiek dituztenak), amaiera eta ahotsaren bokalizazioa (grabatu aurretik, ariketak egitea ezinbestekoa da).
Publizitatearen adarreko ikasleentzat honakoa hartu behar da kontutan:
0.- Iragarki bezala aurkeztu behar dute Current.TV telebista mota horren informazioa
1.- Ondo zaindu behar dira daturik inportanteenak esateko momentuan.
2.- .OGG formatuan eman behar da, Audacity erabiliz.
3.- Baloratuko dena: originaltasuna, soinu moldaketa, bokalizazioa, elementuen erabilera (soinua, efektuak…)
Errakuntzak topatzeko ariketa praktikatzeko albisteak errealizatzeko apunteak ikastea da zuzenena. Hori egin ezik, zailtasunak egongo dira proba hau gainditzeko. Proba honek ehuneko 50eko balorea dauka. Beste erdia beste ariketatik aterako da.
Gure elkartasuna erakutsi DYAri
February 21st, 2006Ikasturte honetan iruzkindu bezala, ikasle eta irakasleok elkartasuna erakutsiko dugu eta oraingo honetan DYA izan da hautatua, minbiziaren aurkako elkartearekin kontaktatzeko problemak egon direlako. Ikasleok eta irakasle honek 110 euro ematen dizkiogu elkarte honi lanean orain arte bezala segi dezan, Gurutze Gorriarekin batera lan handia egiten baitu gaixoak edo eriak sendatzeko. Bihar, asteazkenean emango zaio Getxoko zuzendariari dirua eta webgune honetara argazkia ekarriko dugu. Mila esker elkartasuna erakutsi duzuen guztioi.
Kazetaritza taldekoen kalifikazioak
February 19th, 2006[Gorka Palaziok gaurkotua otsailaren 20ko 11.00etan. Esan bezala, hiru kalifikazio aldatu behar izan ditut deialdien kontua zela-eta. Definitiboak EHUren sisteman daude sartuta eta kontsultagai dagoeneko; horiexek dira balio dutenak. Sartu GAUR sisteman eta kontsultatu. Berrikusketak astearte eta ostegunean izango dira]
Hona hemen Kazetaritza adarreko taldekideen kalifikazioak ODS formatu estandar europarrean (ikusteko OpenOffice informatika-suita deskargatzea eta instalatzea baino ez da egin behar). PDF formatuan ere ikus dezakezue 6 orrialdetan barna (ondo ikusteko, inprimatu eta lotu orrialdeok). Berrikustea, aipatu bezala, datorren asteartean izango da: 9.00etatik 13.00etara, nire bulegoan (eraikin zaharrean, azken solairuan, Kazetaritza Saila). Irakurri, amaieran agertzen diren oharrak, mesedez. 2. deialdi eta 3. deialdian dauden batzuen behin-betiko kalifikazioak kontrastatu egin behar dira astelehenean GAUR sistemarekin.
Kazetaritza taldekideen kalifikazioak ateratzear
February 19th, 2006Arratsaldeko 17.00ak baino lehenago, elektrindarra ez badoakit aurreko egunetan bezala, kalifikazioak agertuko dira Kazetaritza taldean. Futbol partiduak arratsaldeko 17.00etan hasten dira eta ordu hori baino arinago edukiko dute Kazetaritza taldekoek zerrenda, kalifikazio guztiak dituena kalkulu orrialdean. Zibergune honetatxe agertuko dira. Berrikusketak, asteartean, goizeko 9.00etatik 13.00etara izango dira (nire bulegoan, eraikin zaharrean, azken solairuan).
