Archive for the ‘Telebista’ Category

Hedabideak, komunitarioak

Wednesday, March 8th, 2006

Gero eta gehiago apreziatzen dut Andoni Ortuzar, ni bezala, Portugaletekoa eta Ibaizabaleko bokalearen ezkerraldekoa. Gauza asko konpartitzen dugu: gure adina, gure gazte denborako herriak (Portugalete, Zierbena eta Santurtzi) eta lanbidea: kazetaritza (irratia eta telebista). Orain dela gutxi, EITBko zuzendari nagusiak parte hartu zuen irrati eta telebistari buruzko jardunaldietan, Bilbaoko Bidebarrieta bibliotekan gure departamentuak antolatutakoetan. Hainbat ponente egon ziren eta nire herkidea izan zen bakarra hitz magikoa iruzkindu zuena: komunitatea sortzea izango da etorkizuneko hedabideen erronka garrantzitsua. Nik ere nire ponentzian horretan sakondu nuen eta poztu egin nintzen hitz hori Andoni Ortuzar-en ahotik entzutea. Andonik ondotxo daki zer datorkigun, zer-nolako hedabideak izango ditugun. Hedabideak biderkatzen ari dira etengabe eta oraindik askoz gehiago izango dugu. Orain arte handiak izan direnek komunitateak sortu beharko dituzte jendeari ahotsa emateko eta errespetua berenganatzeko. Aro berrian, komunitate da hitz magikoa, hain zuzen, web 2.0 ospetsuan den bezalaxe. Kasualitateak ote? Zorionak, Andoni, bide zuzenetik zoazelako nire ustez.

LTD mobila, eskuragarri orain

Saturday, February 25th, 2006

Nire ikasleentzat interesgarria izan daitekeelakoan, agian, baten bat animatzen da eta nik bezala esperimentatzen du Lurreko Telebista Digitala era mobilean stick batean eramanda. Telebista eskuragarriago eta mobilago ageri zaigu inoiz baino gehiago. Nire bitakoran daukazue informazioa.

Lurreko Telebista Digitala

Friday, February 10th, 2006

LURREKO TELEBISTA DIGITALA
Abenduaz geroztik 20 telebista kate ikusteko aukera dago LTDaren bidez

Lurreko Telebista Digitala 2010.ean iritsiko da derrigor etxe guztietara, baina abendutik aurrera 20 telebista kate ezberdin jasotzeko aukera dago LTDaren bidez. Hala ere, antena egokitu eta deskodetzaile bat erosi beharko da horretarako.

Abenduan hasita, telebista kate analogikoek gaur egun eskaintzen duten programazioaz gain, haurrentzako kanal tematikoak, kiroletakoak edo etengabe albistegiak eskainiko dituztenak ere jaso ahal dira. Horretarako, baina, erabiltzaileak deskodetzaile baten beharra izango du, eta, OCU Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundearen arabera, 100 eta 180 euro bitarteko prezioa dute. Osatuenek, dena den, 500 euroko prezioa izan dezakete.

LTDa jasotzeko ez da kuotarik ordaindu beharko, kable edo satelite bidezko telebistak ez bezala, Lurreko Telebista Digitalak seinale analogikoak darabiltzan errepikagailu berberak baititu. Izan ere, igortzeko gaitasuna handitzeko informazio digitala erabiltzen du eta espektroaren erabilera optimizatu.

Estatuko telebistak lanean ari dira jada informazio eta instalazio guztiak digitalizatzeko, honela, itzalaldi analogikoa gertatzen denean atzean ez gelditzeko. Gainera, Ministroen Kontseiluak kanal berrien kontzesioa onartu du dagoeneko.

Hori dela eta, TVEk 7 kate izango ditu laster: TVE1 eta La 2 ez ezik, Canal 24 Horas, Clan TV, Teledeporte, TVE 50 años eta Canal Parlamento ere izango ditu. Gaur egungo kateaz gainera, Telecinco Estrellas eta Telecinco Sport izango ditu Telecincok aurki, eta Antena 3ek, berriz, Antena Neox eta Antena Nova. Cuatro telebista kate berriak ere beste kate bi izango ditu: CNN + eta 40 TV.

EiTB ere digitalean igorriko du eta 4 kate eskainiko ditu (ETB-1, ETB-2, Canal Vasco eta ETB Sat), gaur egun duen eskaintzaren antzekoa, beraz.

LTDeko hargailuen salmenta

Friday, February 10th, 2006

LTDeko hargailuen salmenta 350 000 unitatetakoa izan da 2005eko azken hilabeteetan

Espainiako Elektronika eta Komunikazio Enpresen Elkarte Multisektorialak eskainitako datuen arabera, 350 000 hargailu saldu dira 2005eko azaro eta abendua bitartean. Gainera 2006an 1,5 eta 1,8 milioi hargailu salduko direla uste dute.

Hargailuen salmentak mailakatuagoak izango dira 2006an, eta hilean 125 000 eta 150 000 unitate artean salduko dira, Italian, Erresuma Batuan eta Frantzian teknologia hau merkaturatzen hasi zirenean saldutako kopuru bertsua.
“%20ko diferentzia daukagu erreferentziatzat hartzen ditugun herrialdeekin, baina kontua hartu behar da desberdintasuna zenbait faktoreren ondorioz dela, besteak beste, Espainian 40 milioi biztanle bizi dira, Erresuma Batuan aldiz 58-60 milioi lagun. Hortaz gain, ikus-entzunezkoen konpetentzia desberdina da eta LTDaren sarreran zer esanik ez.�

Espainiako Elektronika eta Komunikazio Enpresen Elkarte Multisektorialeko zuzendariaren aburuz, “probisioak baikorrak dira, izan ere gabonetako kanpaina hasi baino lehen 500 000 hargailuko parkea zegoen eta 850 000 saltzea espero dugu�.
ASIMEC 1984an sortu zen eta 1500 enpresa baino gehiago ordezkatzen ditu. Ekoizle, inportatzaile, komertzial eta instalatzaile gisa jaio zen elektronikako edozein gunetara zuzenduaz.

300 000 pertsonei lanpostua ematen die.

Animasio zinemaren distira

Friday, February 10th, 2006

Animazio zinemaren distira
Zineman, telebistan eta beste ikus-entzunezko bitarteko batzuen bidez ikusteko aukera paregabea eskaintzen dute animaziozko ekoizpenen momentu distiratsu honetan, Animatoon 2006 jaio da. Dibulitoon Studiosek antolatua dago eta urte osoan zehar hainbat ekintza antolatu dituzte. Baina ez da bakarra, izan ere Barton Filmsek Basauriko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren bigarren emanaldia antolatu du.

Toon-Toon-Media eta Dibulitoon Studios taldeek antolatua, Animatoon 2006k animazio filmek ezkutatzen duten unibertsoa erakusteko xedearekin jaio da.

Urte guztian ikusgai izango den erakustaldian, hainbat tailer, erakusketa eta proiekzio izango dira. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduriko tailerretan, neska mutikoek telebista eta zineman ikusten dituzten animazio filmen zokoak ezagutzeko aukera izango dute esperientzia handidun profesionalen laguntzaz. Gainera, beharrezkoak dituzten material guztiak eskugarri izango dituzte antolatzaileei esker.

Erakusketei dagokionez, batzuk ibiltariak izango dira eta hala, Euskadiko hainbat herritan ikuskizun honetaz gozatzeko aukera izango dute. Erakusketetan animazio proiekzioak aprobetxatuz, fotograma bakoitzean dagoen lana esplikatuko dute.

Proiekzioen kasuan, 3 eta 5 egun bitartean iraungo dute eta data konkretuak izango dituzte. Bertan film luzeak eta hainbat serietako atalak ikusteko aukera izango du edonork.

Animatoon 2006aren beste helburuetako bat Euskadiko Animazio Zinearen Datu Basea sortzea izango da. Hala, euskal produkzioak nazioartean ezagutzera emateko apustua martxan jarri nahi dute.

Urte guztian iraungo duen erakusketarekin erlazionaturik, Barton Filmsen apustua ere aipatu beharra dago, izan ere Basauriko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren bigarren emanaldiaren antolatzailea da. Maiatzean beraz, Basaurin milaka profesional eta zale elkartuko dira animazio zinemaz gozatu eta lehen saria lortzeko asmoz.

“Lemoniz, la central fantasma” dokumentala gaur ETB2n

Thursday, February 9th, 2006

Indymedia.org orrialdetik aterataAste honetan beteko dira 25 urte Jose Maria Ryan zentraleko ingeniari burua hil zutela, hori dela-eta emango dute gaur “Lemoniz, la central fantasma” dokumentala ETB2ko “Exclusivas ETB” saioan 23:35ean.

1981. urteko gertaera historikoetara jotzen du dokumentalak. Eta une haiek bizi zituzten pertsonen testigantzak jasotzen ditu: Pedro Costa Morata Lemoiz eraikitzen lagundu zuen ingeniarietako bat, Javier Olaberri ingeniari nuklearra, Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, Imanol Uribe zinemagilea eta Santiago San Antonio Foro Nuclearreko zuzendaria. Urte haietan munduan izan zen mehatxu nuklearra ere izango dute hizpide. http://www.berria.info/agenda/telerepor.php

Aldi analogikoa 2010ean amaitzea ezinezkoa izango da

Thursday, February 9th, 2006

Tele5eko presidente den Alejandro Etxebarriaren esanetan, lurreko telebista digitala Espainiar Estatuko milioi bat etxetara soilik iritsi dela kontutan hartuz, 2010erako iragarri duten sistema analogikoaren amaiera ezinezkoa izango da. Haren ustetan, ez da etxe nahikorik egongo digitalizatuta sistema analogikoa baztertu ahal izateko. Tele5eko buruak Italiako adibidea jarri zuen digitalizazio prozesua bizkortzeko; herrialde horretan ligako futbol partidak oparitzen dituzte dekodetzaileak erostearen truke. Espainiar Estatuan ere denen laguntzarekin horrelako zerbait egin beharko litzatekeela gaineratu zuen.

2006ko Urtarrila izan da telebista kontsumorik handiena izan duen hilabetea HISTORIAN ZEHAR

Wednesday, February 8th, 2006

Elena Carriedok duela pare bat aste post batean aipatu zuen bezala, Antena3 izan da 2006ko urtarrilean telebista audientzietan liderra %21,9ko pantaila kuotarekin. Lidergoa izatearen arrazoiak otordu, arratsalde eta ‘Prime Time‘-ean lehenengoa izatea izan daiteke seguruenik. (irudia hemendik. Eskerrik asko)

(more…)

Preso sozial bat gaur ‘Beste gu’-n

Wednesday, February 8th, 2006

Amaitzear da ETB1 eko Beste gu elkarrizketa saioa. Azken aurreko progarama izango den gaurko honetan, Langraizko espetxeko preso sozial batekin egongo da Dani Arizala, 21:55etik aurrera. Herminio duela sei urte atxilotu zuten Quiton, droga trafikoan aritzea leporatuta. Zortzi urteko zigorra du, eta lehen urte eta erdia Ekuadorko kartzela gogorretan bete ondoren, Langraitzen ari da orain zigorra betetzen. Hirugarren gradua lortu berri duenean erantzungo dizkie Arizalaren galderei. Besteak beste, Arabako espetxe horretako bizi-baldintza gogorren inguruan hitz egingo du Herminiok. (more…)

‘Wazemank’ eta ‘Hiru Erregeen mahaia’ gustokoenak

Wednesday, February 8th, 2006

EITB taldeak bere hedabideetako profesionalak eta programak saritzeko urtero antolatzen dituen Iparragirre sariak bihar emango dira Miarritzeko Kasinoan. 20:00etan hasiko den emanaldia Franck Dolosor eta Vanessa Sanchez kazetariek aurkeztuko dute. Garai batean ekitaldia osorik ematen zuen ETBk, baina azkenaldian ez da horrelakorik egin eta aurten ere ez da egingo. ETBko, Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko albistegietan zuzeneko konexioak egingo dituzte. (more…)