Archive for October, 2005

Bigarren ikaslana: irratia eta telebista Wikipedian

Thursday, October 13th, 2005

Bigarren ikaslan honetan Wikipedia.org entziklopedia librea gure testuak jarriz hornituko dugu. Kontua euskarazko atalean gure aportazioa egitea da. Horretarako taldekako lana egingo dugu. Landu behar diren sarrerak edo terminoak Wikipedian agertzeko honakoak dira (bakoitzaren ondoan zenbanakako taldeak osa daitezkeen agertzen da):

Irratia: 5 pertsona
Telebista: 5 pertsona
Guglielmo Marconi: 3 pertsona
Heinrich Rudolf Hertz: 2 pertsona
Alexander Popov: 2 pertsona
John Logie Baird: 2 pertsona
Philo Farnsworth: 2 pertsona
Vladimir Zworykin. 2 pertsona

Gida: honako arauak bete behar ditugu irakasleari eman beharreko lana ondo gera dadin.
0.- Ezin da hitzez hitz plagiatu testurik beste nondik-bait.
1.- Erreferentziak argi geratu behar dira. Osterantzean zuen hitzak jarriz azaldu dena.
2.- Testuak txukunak izan behar, orraztuak eta zuzenduak, euskara onean eta errakuntzarik gabekoak.
3.- Gogoratu behin amaitu eta gero komenigarria dela birpasatzea ikaskide bati emanez. Guztiek irakurtzen badute lana, askoz hobeto.
4.- Material grafiko propioa erabil daiteke. Gainera horrek puntu gehiago ematen du.
5.- Irakasleak lanik onenak hautatuko ditu Wikipedian agertuak izan daitezen.
6.- A4 orrialdeetan aurkeztu behar da lana eta ezin da eskuz idatzita eman. Ikasleek testuak konputadoreetan gordeko dituzte dokumentuak aukeratuak badira Wikipediara pasatzeko. Dena den, talde bakoitzak dokumentu bakarrean aurkeztuko du lana. Soinu edo ikusentzunezko dokumenturen bat erantsi nahi bada, erreferentzia jartzen da lan idatzian eta CD batean eman ahal zaio irakasleari.
7.- Taldekako lana denez gero, argiro agertu behar da bakoitzak zer idatzi duen; horretarako kolore desberdinak erabil daitezke edo testu atalen ondoan izen-abizenak idatziz erakutsi ahal da.

Epemuga: urriaren 27an (Pub taldearentzat) eta urriaren 28an (Kaz taldearentzat), ikasgelan, klasea amaitu arte. Igazko ikasleek azaroaren 3ra arte izango dute emateko epea.

Errubrika: gidan agertzen diren gauzak hartuko ditu aintzakotzat irakasleak kalifikazioa jartzeko unean. Originaltasuna eta egituraketa egokia garrantzitsuena izango da.

Irratiaren hastapena eta asmatzailea

Thursday, October 13th, 2005

MarconiKlasean komentatu bezala, Guglielmo Marconi jotzen da irratiaren asmatzailetzat. Hala ere, James Clark Maxwell eta Heinrich Hertz izan ziren oinarriak ipini zituztenak elektromagnetismoa zelan zen agertuz, irratibidea sortu aurrez. 1820 urteko uztailaren 2an lortu zuen Marconik irratiaren patentea. Hori izan zen hastapena, audio hedabidearena, irakasgai honetan aztertuko dugunarena, informaziobide bezala hartuta. Baina, ikusten duzuen bezala, Wikipediaren euskarazko atalean ezer gutxi ageri da “irrati” deritzon sarreran; nik idatzitakoa, ez besterik, oraingoz. Polita litzateke Wikipedian irratiari buruzko informazio gehiago edukitzea, ezta? Agian zerbait egin behar da.

Oharra: eskerrik asko Wikipedia.org erakundeari Marconiren goiko argazkia hemen argitaratzeagatik

Protected: Kalifikazioak Kazetaritzako taldean

Monday, October 10th, 2005

This post is password protected. To view it please enter your password below:


Protected: Kalifikazioak ITB_pub taldean

Saturday, October 8th, 2005

This post is password protected. To view it please enter your password below:


Lehen ikaslana

Wednesday, October 5th, 2005

Lehen ikaslana xehea eta lasaia izango da, erraz askoan egin daitekeena kalifikazioa goratzeko. Lehen ikaslana hotlist edo zerrenda egokitua da, asignaturari hobeto dagozkion ziberguneak bilatuz eta agertuz. Ikaslan honek kalifikazio osoaren %10eko balorea dauka. Honako gauzak baloratuko dira; hots, kalifikatzeko parametroak honakoak izango dira:

1.- Lotura hilak (zenbat ondo; desegokiak okertzat kontatzen dira): 0-1=1// 2-4=3 // 5-7=6 // 8=8 // 9=9 // 10=10
2.- Laburpen egokiak (zenbat ondo): 0-1=1// 2-4=3 // 5-7=6 // 8=8 // 9=9 // 10=10
3.- Hautaketa egokiak: 0-1=1// 2-4=3 // 5-7=6 // 8=8 // 9=9 // 10=10

Kontua ez da ikaslan hau Google-k edo GahooYoogle-k egitea eta ez guk. Ikasle bakoitzak harri koskorra ipini behar du gogoeta eginez zergatik hautatzen duen zibergune bat zerrenda jartzeko. Gogoratu 10 aukeratu behar direla eta hautaketa bakoitzaren zergatik ere agertu behar direla.

Epemuga: bi asteko epea daukazue amaitzeko. Gaur 15 amaituta egon behar da ikaslana eta irakasleari eman behar zaio paperez ikasgelan bertan.

Asignaturaren garapen erizpideak

Wednesday, October 5th, 2005

Asignaturaren oinarria ikaslanak (tareas, ariketak) dira. Ikasturtean zehar sei ikaslan egingo dituzte ikasleek. Ikaslan bakoitzak %10eko balorea edukiko du eta bukaerako azterketak %40ekoa. Beste %10a ikasleen ikasjarrerek emango dute (horien artean sartzen da: partizipazioa ikasbitakoran, asistentzia, portaera eta ordukotasuna). Ikaslanek helburuak eta epemugak dituzte eta irakasleak ikaslan bakoitzarekin gida bat ematen du ikasleek asma dezaten ikaslana ondo gauzatzen. Hortaz, Europako kredituen sistema berria abiatuko dugu asignatura honetan jada. Ikasleak jakin behar du sistema berri honetan ikasjardueran berak egiten duen lanean zentratzen dela eta ez irakaslearen paperean. Horrexegatik eskatzen dizue irakasleak konturatzeko zein garrantzitsua den unibertsitatean eta etxean egiten den lana ikaslanak burutu ahal izateko.

Gaiak

Wednesday, October 5th, 2005

Asignaturak bi arlo tematikotan banatzen ditu gaiak: irratia eta telebista. Irakasleak software libreko programak erabiltzeko esango die ikasleei, doanekoak direlako eta horrela ikasleak etxean ere praktika dezakeelako klasean ikusitakoa. Besteak beste, Audacity, Real Player eta beste batzuk erabiliko dira asignatura garatzeko. Lan plana osatzeko, beste artikulu batzuetan irizpideak, eta asistentzia eta ordukotasuna ikus daiteke. Irakasleak klasean egindakoaren laburpena jarriko du online asignaturarako espreski prestatutako ikasbitakoran.

Arlo tematiko bakoitzak honako gaiak izango ditu:

Irratia
1.Irratibidea eta informazio irratia historian zehar
2. Irrati-kodea
3. Giza-ahotsa eta ebakera
4. Informazio iturriak irratibidean
5. Irrati albistea
6. Irratiko informazio-generoak
7.Entzuleria eta audientzia
8. Irrati programazioa
9. Irratiaren norabide berriak
Telebista
1. Telebistaren eta bere informazio zerbitzuen zabalkuntza
2. Telebista informazioa: kontzeptua eta erantzukizun soziala
3. Telebistako berriemaileen lan-ingurunea
4. Telebistako mintzaira eta albistea
5. Gidoia, albiste-aurkezpena eta lokuzio teknikak telebistan
6. Informazio-gaiak, programazioa eta audientziak
7. Telebistako informazio saioak

Bigarren klasea

Tuesday, October 4th, 2005

Honako gauzak egingo ditugu bigarren klasean:

1. Irakasleak lehen ikaslana batuko du, hau da, hotlist edo zerrenda egokitua. Lehen ikaslan honek kalifikazio osoaren %10eko balorea dauka. Honako gauzak baloratuko dira; hots, kalifikatzeko parametroak honakoak izango dira:

1.- Lotura hilak (zenbat ondo; desegokiak okertzat kontatzen dira): 0-1=1// 2-4=3 // 5-7=6 // 8=8 // 9=9 // 10=10
2.- Laburpen egokiak (zenbat ondo): 0-1=1// 2-4=3 // 5-7=6 // 8=8 // 9=9 // 10=10
3.- Hautaketa egokiak: 0-1=1// 2-4=3 // 5-7=6 // 8=8 // 9=9 // 10=10

2. Ikasleei zerrenda erakutsiko zaie (izena, deitura, posta helbidea eta pasahitza finkatuz). Eposta ahaztu dutenek orain izango dute abagunea posta helbidea emateko, ezinbestekoa baita ikasbitakoran alta emateko.

3. Ikasmateriala lortzeko epemugaren amaiera

4. Irakasleak irratiari buruzko lehen hiru gaien nondik norakoak azalduko ditu, lehena azalduz. Bigarren ikaslanaren nondik norakoak azalduko ditu.

5. Audacity programa ikusiko da, irratiko grabazioak burutu ahal izateko. Audacity-ren dokumentazioa SourceForge.net zibergunean dago. Sarriro egindako galderei erreparatzea ere oso egokia izan daiteke Audacity-ren erabilera menperatzeko. Audicity audio-editore librea honela definitzen da:

Audacity is an audio editor available free of charge for all operating systems. It can be used to record sounds, play sounds, import and export WAV, AIFF, and MP3 files, edit sounds using Cut, Copy and Paste (with unlimited Undo), mix tracks together, or apply effects to your recordings.

Hona hemen programa honen interfazea:

Audicity

Asteartean eta ostegunean, ez dago tutoretza ordurik

Monday, October 3rd, 2005

Ikastaro bat dela-eta, tutoretza ordurik ez dago asteartean eta ostegunean. Ikastaro bat eman behar dut. Hala ere, posta elektronikoa erabili ahal duzue mezuak bidaltzeko eta erantzun egingo dizuet. Barka eragozpenak. Nire bitakoran daukazue formularioa mezuak bidaltzeko: http://zopelana.org/gorka.

Kazetaritzako ikasleen zerrenda

Monday, October 3rd, 2005

Kazetaritza adarreko ikasleen zerrenda:

Ajuriagerra, Ziortza
Altzibar, Iure
Amezaga,Itxaso
Antolin, Jon
Apeztegia, Batirtze
Barandiaran, Aitzol: aitzolbarandiaran@hotmail.com
Barrios, Ibai
Bengoa, Aitor
Cabrilla, Silvia
Carriedo, Elena
Cuadra, Olatz
Fernandez, Laura
Fernandez, Igone
García, Ander: gartzia99@hotmail.com
Garcia, Oraitz : oraitz@hotmail.com
Garcia de vicuña, Josune
Gil Sanch ez, Olaia
Goikoetxea, Julen: julenrtc@hotmail.com
Goikouria, Jon
Gomez- Cambronero, Arantza
Herrero, Alicia
Hoyos, Garazi
Iriarte, Aiert
Isasa, Xabier
Jimenez, Gentzane
Larrazabal, Xabier
Martiarena, Mirari
Martinez,Maite
Mintegi, Alize
Nafarrate, Julen
Olasagasti, Mikel: mikelmaik@hotmail.com
Orrantia, Oihane
Llinás,Oier
López, Arkaitz
Ramas, Janire
Santana, Amaia
Sanz, Amaia
Urbieta Esnal
Urkiola, Joseba : jurkiola@euskalnet.net
Urlezaga, endika
Vellisca, Soraya