Radio Insurgente berriz ere martxan

Radio Insurgente, “ahotsik gabekoen ahotsa” den irratiak, bere emisioei berrekin die gaur, Batzorde Indigena Klandestino Iraultzaileak jakinarazi duenez. Hala, aurrerantzean onda motxean, FMn eta sarean bertan aditu ahal izango da EZLNren irratia.

Zapatistek beren oinarri sozialei eta erakunde autonomoei utziko diete FMko irrati estazioen kontrola, horretarako gizon eta emakumeak behar bezala formatuz. Era horretan, biztanleriak berak produzituko ditu irratsaioak eta baita haien edukiak erabaki ere. Bitartean EZLNk onda motxeko estazioaren ardura izaten segiko du.

Ahotsik gabekoen ahotsaz berriz ere berbak ebakitzen hasiz, Chiapaseko indigenek komunikazio alternatibo eta demokratikoan maisu direla erakutsi dute beste behin.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.