
Hauxe izan zen, hain zuzen ere, atzo Kataluniako TV3 kanalean entzundakoa. El club izeneko programan, Albert Om kazetariagatik zuzendua eta haur ordutegi barruan, Pepe Rubianes aktore galiziarrak hau esan zuen: “”Ojalá les exploten los cojones (espainiarrei) y vayan al cielo sus cojones”. “Se vaya a la mierda la puta España”. Gutxi bazen ere, jarraitu zuen Rajoy eta Piqueren kontra erasotzen, Cope Irratia eta kate honetako La Mañana programaren aurkezlea Jimenez Losantos, ahaztu gabe.
Adierazpen hauek egiten ziren bitartean Alberto Om mugatu zen irribarre egitera, eta platoan zegoen publikoak berotasun handiz txalotu zuen Rubianesen adierazpen askatasuna. Izan ere, programako ikusle asko ez dira bat etorri bere aipuekin eta Kataluniako Ikusentzunezko Komitean (CAC) salatu dute. Gainera, Ikusentzunezko Kontseilua eta Nazio Espainolaren Defentsarako Fundazioak kereila bat ipiniko diotela baieztatu dute.