Ez da ‘Komatxo artean’ gehiagorik egongo Donostian

Literaturak tarte txikia du euskal irratietan, are txikiagoa du euskal literaturak eta txikiagoa izango du hemendik aurrera. Donostiako Herri Irratiak ematen duen Komatxo artean literatur saioa kenduko dute, bederatzi urteko ibilbidearen ostean. Bihar amaituko da Jose Angel Irigarai idazleari egindako elkarrizketarekin, 18:05 inguruan. Igandean errepikatu egingo dute, gaueko hamaiketan. Euskal Idazleen Elkarteak bultzatuta sortu zen irratsaioa eta Foru Aldundiaren laguntzarekin egin dute. Bederatzi urte beranduago, beraz, programa amaitzearen arrazoi nagusia da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza bertan behera gelditu dela.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.