TEKNOLOGIA-INTERNET
Banda zabaleko konexioak urteko %49 inguru hazten dira.
Banda zabaleko konexioak (modem kablea, ADSL) 4.780.485tan zenbatzen ziren Espainiar estatuan Azaroaren amaieran. Hau da, 2004an, hamaika hilabete beretan zeuden %49 gehiago, Internauten Espainiar Elkarteak jakinarazi duenez.
Merkatu honek 1.666.650 alta izan zituen Azaroan eta honek, %15eko hazkundea suposatzen du pasaden den urteko hilabete berarekin alderatuz gero. Gainera, aipatu beharra dago, Azaroan emandako alta gehienak ADSL konexioari dagokiela, 142.650 hain zuzen ere. Honek banda zabaleko konexioen %86a suposatzen du.
Honela, azken hamabi hilabetetan ADSLak %52ko hazkundea mantentzen du, urteko irabazi netoa 1.280.632 altakoa delarik. Hau dela eta, zera esan daiteke, ADSLa dela banda zabalera konektatzeko teknologia erabiliena, honek konexio guztien %79ª suposatzen du eta.
Honakoa da hamaika hilabete hauetan eman diren banda zabaleko konexioen banaketa:
BANDA ZABALEKO TEKNOLOGIA HILABETEKO HAZKUNDEA GUZTIRA
ASDL 121.225 3.350.968
MODEM KABLEA 24.000 1.020.000
BESTE ADSL EZBERDIN
BATZUK 21.425 409.517
BANDA ZABALA GUZTIRA 166.650 4.780.485