Abian da jada euskal webgunerik onenak aukeratzeko lehiaketa
Aurten berritasun ugari aurkitu daitezke Buber Sarietan. Kategoria berriez gain ,blogik onena edo webgunerik dibertigarrienari sariak besteak beste, aurten Euskadin egindako eta Internet bidez igorritako teknologiarik onena eta multimedia proiekturik onena ere sarituko dira. Lehiaketan izena emateko epea hasi da eta otsailaren 28ra arte luzatuko da.
Internet & Euskadi elkarteak gaur jarriko ditu abian euskal webgunerik onenak aukeratuko dituzten Buber Sarien bosgarren edizioa. Sari hauek EiTB, Euskaltel eta Euskadi Informazio Gizartean Planaren babesa dute. Kategoria hauetan eman ahal izango da izena:
- Blog-ik onena
- Enpresetako webgunerik onena
- Erakundeetako webgunerik onena
- Ataririk onena
- Webgunerik dibertigarriena
- Interneten euskararen hedapenean gehien lagundu duen webgunea
- Interneteko multimedia proiekturik onena
- Euskadin garatutako tresna informatikorik onena
Buber Sarietan parte hartzeak webgunea ezagutzera emateko aukera luzatzen du nola Interneten, hala prentsan, irratian eta telebistan liderrak diren gure kolaboratzaileen artean. Gogoan izan Buberrak Euskadin tradizio eta oihartzun handiena dituzten sari digitalak direla. Gainera, parte hartzen duten partehartzaileek sari banaketa ekitaldian izateko eskubidea izango dute.
Aurreko edizioetan bezala, Buber Sariek herriaren bozka eta euskal Internetean ezagunak diren 30 epailek hartutako erabakia izango dituzte kontutan.