60 dira Euskal Autonomi Erkidegoak erabili ahal izango dituen tokian-tokiko telebista kate berriak TDTari esker.
Erkidegoa, hamabost eskualdetan bananduta geratuko litzateke kate hauen igorpenari dagokionez. Bizakaian adibidez, Getxo, Barakaldo, Mungia, Durango eta Bermeo egongo dira proiektu honen barnean murgilduta.
Udaletxeek 60 kate hauetatik bat hartzeko lehentasuna izango dute eta Eusko Jaurlaritzak euskera hutsez produzitzen duten kateen euskarri gisa jokatuko du.
Sortuko diren hedabide berri hauek, tokian-tokiko albisteak eman behar izango dituzte ezinbestez eta euskal ikusentzunesko kreazioek programazioaren %10rra bete behar izango dute.
Getxok, Barakaldok, Portugaletek eta Santurtzik interesa erakutsi dute proiektuarengan Udaletxeen bitartez.