Blog-ak Interneten azken iraultza izan dira eta komunikabideak horretaz ohartu dira. El Mundo, Telecinco eta RTVE badute euren Internet sareetan blog pertsonalak eta bitakorak egiteko aukera. Hauen helburua, pertsonaia famatuen zein kaleko jendearen bitakorekin identifikatuta sentituko diren kide eta irakurle gehiago lortzea da.
Blog-ak sarean dagoen askatasun adierazpiderik handienak dira, non, edonork bere gustuko duen gaiaz hitz egin dezake eta pentsatzen duena esan, berak egindako tribuna batetan, leku zehatzetatik eta dohaineko banaketarekin. Fenomeno hau egunero goraka doa eta ia ezinezkoa da zenbatzea zenbat blog kopuru existitzen diren munduan.
Komunikabideek blog-etan ikusi dute era interesgarri bat dela irakurleak bereganatzeko eta bizirik mantentzeko negozio digitalean. Elmundo.es duela denbora, argitaratzen dituela bere kazetarien blog-ak eta orain bere aldizkari feministan Yo Dona, bitakora sekzio bat ireki du. Modu berean RTVEk, aurreikusita du bere web orrialdean blog sekzio bat ateratzea.
Telecinco-k, komunikabideen artean gehien bisitatzen den orrialdeak, badu blog bat, non gehienbat berriak zabaltzen diren. Antena 3 eta El Pais bide berdina jarrai dezakete hurrengo hilabateetan.
Blog-ak, gaur egun komunikabide tradizionaletan ikusten ditugunak, bitakora kontzeptutik pixka bat urrunduta daude. El Mundon ikus dezakegu bere idazlerik esanguratsuenak bertan idazten dutela, baina edozeinek ezin ditu ideiak beraien moduan garatu. Era berean, Telecincon argitaratzen diren berriak ziurrenik euren erredaktoreak idatzita izan dira.
Ikusiko dugu zein izango den komunikabideen negozio berri honen etorkizuna.